Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Irati blog
Niri nire andereño lujanek egin didan bloga pilo bat gustatzen zait. oso polita eta dibertigarria da.ESKERRIK ASKO LUJAN!!!!

01/06/2008 GMT 1

KUETOKO BERTSOA

kuetoirati @ 09:38

1.Gure eskolak kueto

du berez izena

Sestaon kokaturik

niretzat onena.

2.Herrian ta auzoan

entzuten erdera

baina gure eskolan

nagusi euskera.

3.Kuetoko logoak

izena kuetoman

ta ermintxu laguna

jolasten eskolan.

4.Kuetoman etorri zen

Ermintxukin batera

kuetoko eskolara

euskera ikastera.

 

06/05/2008 GMT 1

IRATI

kuetoirati @ 17:35

Kaixo ni Irati naiz. Kueto eskolan ikasten dut baina urte honetan eskolatik joango naiz. Nik ez dut eskolatik joan nahi baina institutora joan behar dut . Hau pena hau!!!!!!!

IRATI

24/04/2008 GMT 1

Kueto

kuetoirati @ 20:21

Ni Irati naiz eta Kueto eskolan ikasten dut. Kueton txikitatik nago eta urte honetan joango naiz.Pena handia ematen dit baina institutora joan behar naiz. Kueton txikia nintzenean 3,4 urterekin Josunekin nengoen eta 5 urterekin Maite andereñoarekin. Oso majoak ziren eta oso ondo pasatzen nuen eskolan.1.eta2. mailan Arantza andereñoarekin tokatu zitzaidan asko abesten genuen berarekin eta gainera etxerako lan gutxi ematen zigun.3.eta4. mailan Visi andereñoarekin tokatu zitzaidan oso majoa da eta etxerako lan normalak ematen ditu.5.eta6. mailan Lujan andereñoarekin tokatu zait eta oso majoa denez blog hau egin digu, informatikan jolastea uzten digu eta oso ondo pasatzen dugu. Ni blogarekin oso pozik nago eta askotan denbora daukanean idazten dut.
Kuetoren andereño guztiak onak eta majoak dira, orduan......
GORA KUETO ESKOLA!!!!!!!!!
Irati.

Kontzertua

kuetoirati @ 20:09

Gaur maiatzaren 23an arratsaldean musika eskolako ikasleak kontzertu bat ikustera joan gara. Oso polita izan da eta gainera Lujanen alabak bibolina jo du. Oso ondo jotzen du, pasaden urtea ez, aurrekoan orkestra gazten zegoen baina batzuetan jendea behar genuenean orkestra txikira etortzen zen.Gainera primeran jotzen zuenez oso ondo geratzen zen.
Oso polita izan zen!!!!
Irati.

10/04/2008 GMT 1

Arantzazun

kuetoirati @ 19:44

2008ko apirilaren 3an Arantzazura joan ginen oso ondo pasatu genuen eta antzerki batzuk egin genituen. Jan eta gero gizon batek eliza erakutsi zuen eta barrutik oso polita zen.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!